albistea
Gaur prestatuko du...
Eusko Label hanburgesak barazkiekin, 'Oihaneder bere saltsan' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Aizpea Oihanederrek 'txirlak saltsa berdean' prestatuko ditu.
-
Aizpea Oihaneder. Argazkia: EiTB
Aizpea Oihanederrek 'Eusko label hanburgesak barazkiekin' eta 'Txirlak saltsa berdean' prestatuko ditu. Lehenengo errezetarekin hasteko, haragi txikitua (500 g), bi patata egosi, ogi birrindua, hiru arrautza, gatza, piperrautsa, ardo zuria, perrexila eta bi baratxuri ale beharko ditu. Horrez gain, zenbait barazki gehituko dizkio eusko label hanburgesa honi: bi tipulin, letxuga bat, tomate bat eta luzoker bat, baita Irati gazta ere.
Eguneko bigarren errezeta, txirlak izango dira eta saltsa berdean prestatuko ditu Oihanederrek. Errezetaren oinarrian honako osagai hauek daude: kilo bat txirla, baratxuri ale bat, oliba olioa, txakolina, irina eta perrexila.
'Oihaneder bere saltsan' gaur emango da 13:30etik aurrera ETB-1en.