Itxi

albistea

13:30ean

'Flashpatxoa' eta 'Arrozesnea' gaurko 'Oihaneder bere saltsan'

A.H.

EITB

Bi errezeta berri eta errazekin amaituko du astea Aizpea Oihanederrek.

  • Aizpea Oihaneder.

'Flashpatxoa' eta 'Arrozesnea kruntxiekin' presentatuko ditu gaur Aizpea Oihanderrek bere eguneroko 'Oihaneder bere saltsan' saioan. 'Flashpatxoa'rekin hasiko da, gazpatxoa egiteko oso modu arina eta erraza. Lau tomate, tipula, pepinoa, piper berdea, baratxuri ale bat, gatza, oliba olioa eta ozpina beharko ditu lau pertsonentzako flashpatxoa prestatzeko.

Ondoren, oso postre ezaguna egingo du, arrozesnea, baina bere ukitu pertsonala jarriko dio errezetari. Beharko dituen osagaiak honako hauek dira: kanela, bainila, limoi eta laranjaren azala, Jamaikako piperra, intxaurrak, marrubiak eta mango, arroza, azukrea eta esnea.

'Oihaneder bere saltsan' goizeko 13:30etik aurrera emitituko da, ETB-1en.