albistea
Audientzia nota
'Embajadores de Euskadi', asteazkeneko prime-timean nagusi
A.H.
EITB
Iñaki Lopezek aurkeztuta, saioa bere ordu tartean nagusi izan zen Euskadin.
-
Iñaki Lopez eta Maribel Salas.
Iñaki Lopezek aurkeztuta, 'Embajadores de Euskadi' saioa asteazkeneko prime-timeko tartean nagusi izan zen, eta %13,5eko audientzia zatia lortu zuen.
Saioak luxuzko hiru gonbidatu izan zituen: Modesto Lomba diseinatzailea, Maribel Salas aktorea eta Alex Txikon mendizalea. Hiru protagonistek Gasteiz, Oñati eta Bilboko itsasadarreko leku adierazgarrienak erakutsi zituzten.
302.000 pertsonak egin zuten bat saioarekin emanaldian zehar eta bataz beste, 103.000 lagunek jarraitu zuten saioa bere osotasunean.