Itxi

albistea

ETB Kantxa

Andre Mari Zuriaren pilota txapelketa finala zuzenean, gaur, ETB-1en

A.H.

EITB

'ETB Kantxa' saioak Bengoetxea VI- Begino eta Martinez de Irujo- Zabaleta bikoteek jokatuko duten norgehiagoka eskainiko du.

  • Irujo Barriola. Argazkia: EITB.

Gaur gauean, Gasteizeko Andre Mari Zuriaren pilota txapelketa finala jokatuko da eta Euskal Telebistako kamerek gaueko 22:15etik aurrera bat egingo dute hiriburuko Ogeta pilotalekuarekin. Jardunaldiko lehenengo partida Ongay- Larrinaga eta Tainta- Aretxabaleta bikoteen artekoa izango da eta ondoren, Bengoetxea VI- Begino eta Martinez de Irujo- Zabaleta (Barriolak min hartuta dago eta) bikoteek jokatuko dute txapelketako finala. ETB-1ek gainera, jaialdiko hirugarren partida ere eskainiko du zuzenena, azkeneko hau Olaizola I- Ibai Zabala eta Gonzalez- Zabaleta bikoteen artean. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna zuzenean ETB-1en.