albistea
15:15etik aurrera
Donostiako klasikoa zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Euskal Telebistako kamerek txirrindularitza lasterketarekin bat egingo dute 15:15etik aurrera.
Gaur, Donostiako klasikoa eskainiko du ETB-1ek zuzenean eta Euskal Telebistako kamerek probarekin bat egingo dute 15:15etik aurrera.
Txirrindulariek, 234 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta aurreko urtetan bezala Jaizkibeletik pasako da lasterketa.
Aurten, ordea , bi bider igo beharko dute txirrindulariek lehenengo mailako mendatea. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute lasterketaren gaineko zuzeneko kontakizuna ETB-1en.