albistea
Audientzia oharra
'Euskadi Directo' saioaren lehenengo edizioa, bere ordu tartean lider
A.H.
EITB
%20,2ko audientzia zatia lortu zuen eta saioren eguerdiko ediziorik ikusiena izan zen.
-
Reyes Prados. Eitb.
Asteazkenean, 'Euskadi Directo' saioaren lehenengo edizioa, bere ordu tartean nagusi izan zen: %20,2ko audientzia zatia lortu zuen eta saioaren eguerdiko ediziorik ikusiena izan zen. Begoñako Ama Birjinaren eguna ospatu zen asteazkenean, eta 'Euskadi Directo'k jai egun honetarako egindako ospakizunen berri eman zuen. Eskainitako erreportajeen artean, telebistan lehen aldiz egindako itsaspeko zuzeneko konexioa burutu zuen saioak: San Juan de Gaztelugatxeko uretan 1963an urperatutako Ama Birjinaren irudi batekin zuzeneko konexioa. Reyes Pradosek aurkeztutako saioak 143.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, 'Teleberri' 1' eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Audientzia zatiaren %24.2 lortu zuen eta 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Horrela, Euskal Telebistako albistegiak, abuztuko hilabetean lider izaten jarraitzen dute, bataz besteko %18ko audientzia zatiarekin.
'La Noche de..' astearteko saiorik ikusiena
Bestalde, 'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta %14,6ko audeintzia zatia lortu zuen. Felix Linaresek Unax Ugalderen Bon Appetit filmea aurkeztu zuen eta 160.000 ikus-entzulek bat egin zuten saiorekin filmearen emisioaren aurretik.
Kirola ETB-1en
Asteazkeneko kirol emanaldiak gainera, audientziaren harrera oso ona izan zuten, Zarauzko Ikurriñaren zuzeneko emanaldia euskaldunen artean nagusi izan zen. Euskaldunen %16,5ak jarraitu zituen emakumezkoen ligako estropadak eta %20,5ak gizonezkoen ARC KAE ligakoak.
Zarauzko pilota jaialdiak baita ere, publiko euskaldunaren artean nagusitasuna lortu zuen, %22,5eko audientzia zatiarekin.