albistea
Igandeko kirolak
Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldia zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Bilboko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.
Gaur goizean, Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldia eskainiko du ETB-1ek zuzenean. 12:00etatik aurrera, emakumezkoen Euskotren ligako estropadak izango dira ikusgai eta ondoren, San Miguel ligako gizonezkoen txanda izango da. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Arratsaldean, Euskal Telebistak herri kirolei zuzendutako asteroko tartean, Artzai Txakurren Amaiur saria eskainiko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Ondoren, Bilboko pilotalekuarekin bat egingo du ETB-1ek 17:00etan, bertan jokatuko den pilota jaialdiaren berri emateko asmoz. Hasteko, Gonzalez- Larrinaga eta Urrutikoetxea- Iza bikoteek jokatuko dute atariko partida eta ondoren, txapelketako partidak Titin III- Merino II eta Bengoetxea VI-Apraiz jarriko ditu aurrez aurre. Jardunaldiko hirugarren partida, Apezetxea-Arruti eta Olaetxea-Aretxabaleta bikoteen artekoa izango da eta Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.