albistea
23:30ean
'Bilbao, Bilbao' musikala, telebistarako egokituta, ETB-2n
A.H.
EITB
ETBk Karraka taldearen eta 'La Otxoa'ren ikuskizun arrakastatsua emango du 23:30ean ETB-2n.
-
Musikaleko aktore taldea EITBren Bilboko egoitzan. Foto: EITB
Bilbao, Bilbao musikal arrakastatsua telebistarako egokituta emango dugu ETB-2n, 23:30etik aurrera. Karraka komiko taldeak duela 25 bat urte Bilboko agertokiak aztoratu zituen lan horrekin eta, aurrerago, eguneratu egin zuten eta berrikuntza teknikoak erantsi zizkioten. Orain, telebistarako moldatuta ikusiko dugu.
Bilbao, Bilbao Ramon Bareak, Karraka taldearen arduraduna zela. Jose Antonio Nielfa La Otxoa transformista ezagunaren laguntzarekin, euskal antzerkigintzara iraultza ekarri zuen. Birmoldaketa industrialaren eta depresio ekonomikoaren garai gogor haietan, Bilbao, Bilbao antzezlanak freskotasuna, baikortasuna eta originaltasuna ekarri zituen eta aurretik pentsaezina zitzaien moduko arrakasta eta oihartzun kulturala izan zuten.
Musikalaren eszenaratze berrian garai hartan, jatorrizko lana estreinatu zenean, eskura ez zeuzkaten bitarteko teknikoak eta eszenografikoak nabari dira. Blogmedia produktorako Joaquin Trincadok eta Ana Murugarrenek izan dute lana telebistarako egokitzeko ardura. Lau funtzio grabatu dituzte 12 kameraren bitartez eta, horri esker, Bilbao, Bilbao telebistako produktu zinematografiko bihurtu dute.