Itxi

albistea

Saio berria

'Karrika Korrika' saioa, laster ETB-1en

A.H.

EITB

Eñaut Gantxegik aurkeztuta, Zumaiako gazteak, Abadiñoko gazteen kontra jokatuko dute.

00:09
''Karrika Korrika'' saio estreinatuko dugu laster ETB-1en

Euskal Telebistak, 'Karrika Korrika' saioa eskainiko du laster, eta bi talde gaztek elkarren aurka jolasean, hamar ginkana proba gogor eta neketsuei aurre egin beharko diete. Eñaut Gantxegi aktoreak (ETBko 'Goenkale' eta 'Mugaldekoak' telesailetan ibili da lanean) aurkeztuko du saioa eta Zumaiako laukote bat eta Abadiñoko beste bat jarriko ditu aurrez aurre.

Pasai Donibanen burutuko da ginkana eta bai proba fisikoak zein proba kulturalek osatuko dute. Taldekideek herrian zehar korrika ibiliko dira eta herriko jendearen partaidetza beharko dute zenbait proba burutzeko. Arineketan eta korrika bizian, kontrako taldeari irabazteko edozein gauza egiteko prest izango dira lehiakideak.

Talde irabazlearentzako saria, Lekunberriko nekazal turismo batean asteburuko egonaldia eta bertako abentura parkerako pasea izango dira. Zeinek irabaziko?

'Karrika Korrika' laster emitituko da ETB-1en