Itxi

albistea

Audientzia oharra

'Teleberri' albistegia lider, abuztuan

A.E.

EITB

ETBk %14,6ko audientziarekin itxi du hilabetea, 2010eko urtarriletik hona lortzen duen daturik onena. ETB-2k % 10,6ko audientzia zatia eskuratu du eta ETB-1ek, %2,6.

  • Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalaga aurkezleak. Argazkia: EITB

'Teleberri' albistegia lider izan da abuztuan albistegien artean. ETB-2ko albistegiak ikusienak izan dira Euskadin %19,3ko audientzia zatia eta %4,2ko ratinga eskuratuz. Albistegiek, bataz beste, Euskadin ia ehun mila ikus-entzule izan dituzte bataz beste, eta 195.000 ko ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan. ‘Teleberri’ albistegiek azken hiru urtetako daturik onena izan dute. 2011ko abuztuan baino 5,7 puntu gehiago izan dituzte. Aipagarria eguerdiko ‘Teleberri’ren emaitza abuztuan: %20,4ko audientzia zatia eta 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Guztira, ETBk %14,6ko audientzia zatia lortu du abuztuan, 2010eko urtarriletik izandako emaitzarik onena. 2011eko abuztuarekin alderatuta 3,3 puntu igo da. Bigarren talde autonomikoa da hilabete honetan, eta baita 2012an ere, orain arte sendo eusten dio bigarren postuari. ETB-2k ere marka garrantzitsua izan du:%10,6, 2010eko martxotik lortutako onena. Iazko abuztuan izandako audientzia baino 2,5 puntu gehiago. ETB-2k, orotariko kateen artean hirugarren postua lortu du. Joko Olinpikoak amaitu ondoren, haatik, bigarren kate ikusiena izan da ETB-2.

ETB-1ek ere goranzko joera erakutsi du %2,6ko audientzia eskuratuz, uztailean baino hiru hamarren gehiago eta iazko abuztuan lortutakoarekin igoera oso nabarmena izan da. ETB-3 gaztetxoentzat programazioa aurkezten duen kateak %0,9 lortu du, eta ETB-Satek % 0,5.

Abuztuan, hainbat saio eta emankizun bereziek lortu dute emaitza ona. 'Ni Más Ni Menos' Klaudio Landak aurkeztutako magazinak uztailean eskuratu zuen errekorra berdindu du, %14ko audientzia zatia izan du berriro. Iazko abuztuan baino 5,2 puntu gehiago izan ditu. Saioak abuztuan 239.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.

'Euskadi Directo'k ere oso erantzun ona izan du hilabete osoan egunero eskainitako bi ataletan: eguerdian %11,7ko audientzia izan du, eta arratsaldean %13,7. Bi edizioek inoizko audientzia zatirik altuena lortu dute. Iazko abuztuarekin alderatuta, 5,5 puntu gehiago lortu du ‘Euskadi Directo’k. Nabarmena baita ere abuztuaren 27an bere errekorra egin zuela esatea:, %21,1eko audientzia zatia erdietsi zuen.

Ordutegi nagusian ETBk sendo eutsi dio audientziari: ‘La Noche de’ saioak%13,2ko audientzia izan du, ‘Embajadores de Euskadi’k %10,7, ‘Tu Plato Favorito’k %10,1 eta ‘Cine Éxito’k %11.

Hiriburuetako jaien emankizun bereziak ere jarraipen zabala izan dute. Zeledonen jaitsiera lider izan zen bere ordu tartean %13,4ko audientziarekin eta 228.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin. Marijaiaren harrerarekin, berriz, 'Euskadi Directo' barruan %17,3ko audientzia zatia eskuratu zuen.

Kirola eta emanaldi bereziak nabarmen ETB-1en

Kirol emanaldiek eta bestelako emanaldi bereziek ere erantzun oso ona izan dute ETB-1en. Besteak beste, pilota txapelketek, estropadek, Donostiako Klasikak eta Athletic-en partidek ikus-entzule kopuru nabarmena izan dute. Athletic-en azken bi partidek ETB-1ean honako audientzia izan dute: Athletic-Helsinkik %21,7 eta Helsinki-Athletic-ek %18,1.

Donostiako su artifizialei egindako tarteak oihartzun zabala izan du: ia ehun mila ikus-entzuleko audientzia metatua, bataz beste.

Beste ikuskizun berezi batzuek ere harrapatu dute ETB-1en ikus-entzuleen arreta: Manuel Lasarte, Hitzaren erremetaria, Bilbainadak, Uholdeak 1983: 20 urrte eta Txistulari Kontzertua.