Itxi

albistea

Denboraldi berria

ETBk denboraldi berriaren aurkezpena egingo du, arratsaldean, Bilbon

EITB

Ostegun honetan, 18:00etatik aurrera, denboraldi berriko telebistako programazioaren aurkezpena egingo da EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan.

  • 'Bi eta bat' saioaren atal berriak ikusiko ditugu ETBren denboraldi berrian.

    'Bi eta bat' saioaren atal berriak ikusiko ditugu ETBren denboraldi berrian. Argazkia: EITB

ETBren udazkeneko programazio berriaren aurkezpena egingo da gaur 18:00etan EITBren Bilboko Multibox aretoan, eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia eta Miguel Angel Idigoras egongo dira bertan.

Aurkezpen ekitaldian izango dira ETBko aurkezle eta aktoreak ere. Albistegietako hainbat aurkezle bertan egongo dira, Estibaliz Ruiz de Azua, Amaia Cayero, Xabier Usabiaga, Olaia Urtiaga, Saioa Martija, Andrea Arrizabalaga, Asier Odriozola, Ander Arzak, Begoña Zubieta eta Ana Aizpiri , esaterako. Horiez gain, Eguraldiko Ana Urrutia, Andoni Aizpuru eta Urko Aristi eta Kiroletako Mikel Olazabal, Jose Ituarte, Alvaro Fernandez, Ana Ramos eta Sara Gandara ere bertaratuko dira Multibox aretoko ekitaldira.

Aipaturiko horiez gain, ETBko hamaika saiotako aurkezleak ere izango dira: Reyes Prados (‘Euskadi directo’ eta ‘De boca en boca’), Julian Iantzi (‘El Conquistador del Aconcagua’ eta ‘Kantuan’), Iñaki Lopez (’60 minutos’ eta ‘Aconcagua, La aventura’), David de Jorge ‘Robin Food, atracón a mano armada), Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano (‘Mihiluze’), Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’) eta Carlos Sobera (‘CienxCien’).

Amaitzeko, Jose Ramon Soroiz aktorea (‘Bi eta bat’) eta ‘DBH’ saio berriko Nagore Aramburu zuzendaria eta Egoitz Lasa eta Mikel Pagadizabal gidoilariak ere gerturatuko dira Multibox aretora. Halaber, ‘Goenkale’ko pertsonaia berriak ezagutuko ditugu aurkezpenean eta telesaileko beteranoenak berriz ikusiko ditugu: Tessa Andonegi (Alizia), Mikel Martínez (Lukas), Maitena Salinas (Mireia), Ylenia López (Eider), Maria Cruickshank (Itxaso), Asier Oruesagasti (Kevin), Xabier Perurena (Ibon), Iñaki Perurena (Imanol) eta Itziar Ituño (Nekane).