albistea
Goenkale, aurrerapena
Agur, Ikerne
Ikernek senideei iragarriko die Australiara joango dela, Sara ikustera. Gainera, Malenek aitari esango dio badakiela haren enpresa guztiak orain bere izenean daudela.
Inesek Ertzain-etxean kontatuko du Aitorrekin gertatutakoa: bera bortxatu zuela eta, horregatik, hil egin zuela. Bestalde, Nekanek eta Ibonek hainbat arrasto topatuko dute eta, horien arabera, Mentxuren heriotza ez zen istripu baten ondorioz etorri.
Ikernek senideei iragarriko die Australiara joango dela, Sara ikusten ahalegindu nahi duelako.
Ibi Xanetekin elkartuko da hura agurtzeko baina ez da ohartuko hori arriskutsua dela, Jokinek esan zion moduan. Polizia haiek zelatatzen ari da, Jokin agertzeko zain.