albistea
22:10ean
Pertsonaia berriak eta gorroto zaharrak, 'Goenkale'n
Ines, German bila doakion arren, komentura itzuliko da kartzelatik ateratzean. Familia berri bat eta Mireiaren ahizpa, Esther, ezagutuko ditugu. Eta Ibi mendeku gosez irtengo da ospitaletik.
-
Malen. Argazkia: EITB
Familia berri bat ikusiko dugu ‘Goenkale’n. Garbiñe izeneko alargunak eta haren bi semeek osatzen dute eta etxetik botako dituzte. Baina, herritarren presioaren ondorioz, etxe hustuketa geldiaraziko dute eta epea luzatzea lortuko dute. Ibonek hustuketan hartuko du parte eta Itxaso haserretu egingo zaio horregatik, azken horrek manifestazioan hartu baitu parte.
Bestalde, Lukasen, Malenen eta Germanen negozioak marka korporatibo berri baten pean egongo dira bilduta. Guztiek daukate partaidetza bertan.
Mireia bere onetik ateratzen du ahizpak, Estherrek. Bolada baterako etorri da estera eta Lukasekin eta Malenekin oso harreman ona dauka. Malenek aitaren deia jasoko du kartzelatik eta harekin hitz egitera joateko eskatuko dio, baina alabak ez du joan nahi izango.
Ibik, Jokinekin izandako istripuaren ostean, alta jasoko du ospitalean. Helburu bakarra izango du orain: mendekua.