Itxi

albistea

Audientzia-oharra

291.000 lagunek jarraitu zuten 'Euskadi Pregunta a Antonio Basagoiti'

Erredakzioa

%12,2eko audientzia izan zuen PPko lehendakarigaiari egindako elkarrizketak eta ordutegi nagusiko bigarren saiorik ikusiena izan zen TVE-1ekin berdinduta.

  • Antonio Basagoiti. Argazkia: EITB

'Euskadi Pregunta a Antonio Basagoiti ' ETB-2n Africa Baetak aurkeztutako albistegi bereziak %12,2eko audientzia izan zuen eta 93.000 ikus-entzule, bataz beste, Euskadin eta eragin esparruan. Ordutegi nagusiko bigarren saiorik ikusiena izan zen TVE-1ekin berdinduta eta Telecincoren ondoren. Gainera, 30 lagunek PPko lehendakarigaiari egindako elkarrizketak 291.000 ikus-enzuleko audientzia metatuta izan zuen.

Ondoren ETB-2n, Aitzol Zubizarretak aurkeztuta, elkarrizketa aztertzeko kazetariekin egindako eztabaidak %8,4,ko audientzia zatia eta 175.000ko audientzia metatua eskuratu zituen.

Galderarik interesgarriena

eitb.com-en prestatutako ‘Euskadi Pregunta’ren web bereziaren bidez saioan parte hartzeko aukera ere badago. Hartara galderarik interesgarrienak aukeratzeko inkestan honako bi galdera hauek izan dituzten orain are bozkarik gehienak: Rosa Mari Villarroelek eskola publikoan tuppera ezarri behar ote zuen galdetu zion Basagoitiri. Carmen Alonsok, berriz, ekonomikoki independentzia txarra ote den itaundu zuen.