Itxi

albistea

Audientzia oharra

'Robin Food' saioak % 13,6ko kuotarekin hasi du laugarren denboraldia

A.H.

EITB

Berrikuntza moduan, David de Jorgek dieta hasi du eta hamabost egunero pisatuko da saioan.

  • David de Jorge. Argazkia: EITB

'Robin Food' sukaldaritza saioak laugarren denboraldia hasi zuen astelehenean, eta % 13,6ko audientzia zatia izan zuen. 66.000 ikus-entzulek jarraitu zuten, bataz beste, David de Jorgeren denboraldiko lehen errezeta, 'Arroz eta arrain eltzekada'. Horrez gain, 137.000 lagunek egin zuten bat saioarekin, emanaldi osoa kontuan hartuta.

Aurtengo nobedadeen artean, Bigote de gamba atal berria dugu. Bertan, ekainaren 15ean hasi zuen dietaren garapenaren berri emango du David de Jorgek zuzenean. Asteleheneko saioan, hain zuzen ere, dieta hasi aurreko pisua aitortu zuen: 267 kilo. Astero astero argaltzen joatea da sukaldari hondarribiarraren erronka, "ganba baten bibotea bezain fin geratu arte".

Robin Fooden saio guztiak EITB Nahieranen egongo dira ikusgai.