Itxi

albistea

22:10ean

Juan Mari Arzakekin sukaldean lanean, 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

Xabier Euzkitzek munduko sukaldari onenetariko batekin pasako du eguna, eta, sukaldean ez ezik, beste hainbat erronkari aurre egingo diote elkarrekin.

  • Xabier Euzkitze eta Juan Mari Arzak

    Xabier Euzkitze eta Juan Mari Arzak

'Bisitaria' saioak sukaldean duen trebezia erakutsiko du, maisu ezin hobea alboan duelarik: Juan Mari Arzak. Ohitura faltak seguru barreak eragiten dituela Arzaken sukaldean, baina hain zaila al da arrautza frijitu bat egitea? Saiakeren ondoren, eta aholkuei jarraituz, badirudi afari paregabeaz gozatuko dutela etxeko goxotasunean.

Sukaldean jaun eta jabe da Arzak jauna, kalean, Ozpingaineko Juan Mari, mirestua benetan, doan lekura doala. Sukaldari onenetarikoa den honek, ordea, gustuko duen erronka berri bati ekingo dio 'Bisitaria'n: nola moldatuko ote da hiru gurpildun motoan?

'Bisitaria' saioan izango da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB-1en.