albistea
22:15ean
Egoera gaziak eta pasarte gozoren bat, 'Goenkale'n
Malenen suizidioa ez da irensteko erraza izaten ari Arraldeko biztanleentzat. Dena den, badira une gozoak biziko dituzten pertsonak ere. Gaur gauean, 22:15ean, izango dugu guztia ikusgai.
-
Argazkia: EITB
Egoera gaziak eta pasarte gozoren bat izango ditugu 'Goenkale'ren hurrengo atalean. Ez da erraza izaten ari Malenen heriotzari onartzea. Estherrek ihes egitea erabaki du, Arraldetik urruntzea. Haren ahizpak, Mireiak, ez daki benetan zergatik egin duen ihes, eta asko haserretuko da. Izan ere, Mireiarentzat une benetan lazgarriak dira, alaba galdu baitu. Ez da, ordea, bakarra izango, Ines ere lur jota baitago heriotzaren eraginez. Germanekin duen harremana apurtzea erabaki du, eta ama nagusi izateari ekingo dio.
Garbiñek badaki Sabino lagun soila baino gehiago dela beretzat, eta oso pozik dabil. Eta are zoriontsuago sentituko da semeari bideo-jokoen unibertsitate entzutetsu batean ikasteko beka eman diotela jakitean.
Aliziak badu gozotasunik, hainbeste egoera gaziren artean: Bogan lanean daukan sukaldari gazte eta lotsagabeak liluratuta dauka. Betalde, ez da Telmo Bogan ikusiko dugun pertsonaia berri bakarra, Jonek gela bat alokatu baitu denboraldi baterako. Laster jakingo dugu barrua korapilatzen dion sekretu lazgarri bat daukala.
Eta sekretuez ari garela, Lukasek beste sekretu bat gorde beharko du: Malenek hil aurretik gutuna bidali zion, eta hitz gordin horiek irakurtzeak birrindu egingo du mutila.