albistea
Urriaren 30ean
Enkorek 'Goenkale'n egingo duen grabaziora joan nahi duzu?
EITB
Talde bilbotarrak urriaren 30ean zuzenean joko du Atxuri tabernan eta ETB-1eko telesail beteranoak grabazioan izateko aukera eman nahi die ikusleei.
-
Enkore taldea. Argazkia: Maiko Machines
‘Goenkale’ telesailaren zalea bazara eta gainera Enkore taldea gustuko baduzu, hauxe da zure aukera! Urriaren 30an, bilbotarrek zuzenean joko dute Atxuri tabernan eta ETB-1eko telesail beteranoak bertan izateko aukera eman nahi dizue ikusleei.
Grabazioa 20:00etan hasiko da EITBren Miramongo egoitzan, eta 19:00eratarko egon beharko litzateke bertan. Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa irabazi zuen Enkore laukotearen emanaldiaz gozatu, eta, bide batez, 'Goenkale' barrutik ezagutu nahi izanez gero, bidali email bat, zuen datu guztiak idatzita, goenkale@eitb.com helbidera, eta zehaztu Enkore taldearen grabazioa ikustera joan nahi duzuela.
'Goenkale' astelehen eta astearte gauetan izaten da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB-1en.