albistea
Audientzia oharra
414.000 ikus-entzulek jarraitu zuten hauteskunde debatea ETB-2n
A.E.
EITB
Hauteskunde debatea eta ondorengo kazetarien eztabaidarekin osatutako 'Debate elecciones' tarteak % 18,1eko audientzia izan zuen.
-
6 hautagaiak, debatea baino lehen. Argazkia: EITB
Hauteskunde debatea eta ondorengo kazetarien eztabaidarekin osatutako 'Debate elecciones' tarteak % 18,1eko audientzia izan zuen eta 125.000 ikus-entzule EAE eta eragin esparruan. 'Debate Elecciones' tartea, 435.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
ETB-2k eta Radio Euskadik antolatutako hautagaien debatearen zatiak % 17,9ko audientzia eskuratu zuten. Horrez gain, bataz beste, 157.000 lagunek ikusi zuten saioa ata 414.000 lagun izan ziren uneren batean debatearekin bat egin zutenak.
Horrez gain, Aitzol Zubizarretak hauteskunde debatearen ondoren gidatutako kazetari mahai-inguruak ere ikusmin handia piztu zuen: % 18,6ko audientzia eta 190.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.