albistea
Kirolak
Danny Garcia-Erik Morales, bi txapeldun bikain, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
Pedro Mari Goikoetxeak gidatukotako saioa emango da 00:00etan ETB-1en eta larunbatean 23:30ean ETBKn.
-
Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak pisu super arineko Munduko txapelketa eder bat eskainiko du: Danny Garcia eta Erik Morales aurrez aurre; belaunaldi ezberdinetako bi boxeolari.
Danny Garcia gaztea da. 24 urte ditu eta orain arte egindako 22 borrokaldietan nagusitu da. Erik Morales, ostera, aspalditik dabil kirol honetan. 36 urte izan arren, sasoi onean dago oraindik. Guztira 19 aldiz izan da Munduko txapeldun lau pisutan.
Emanaldia osatuko duen bigarren neurketan, Jack Culcay eta Salvatore Annunziata arituko dira. Culcay alemaniarrak 10 borrokaldi bakarrik egin ditu profesional mailan eta denak irabazi. Afizionatu mailan munduko txapeldun izandako boxeolaria da.
Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.
'Boxeo Izarrak' ETB-1en emango dugu 00:00etan, eta, larunbatean, 23:30ean ETBKn.