Itxi

albistea

Zientzia eta teknologia

Alzheimerraz 'Teknopolis'en

A.E.

EITB

Endeavour espazioko transbordadoreaz ere erreportajea eskainik odute

  • Oihana Jauregi. Argazkia: EITB

Alzheimerra hartuko dute aste honetan hizpide 'Teknopolis' saioan. Urriaren 25etik 27ra Alzheimerrari buruzko kongresua egingo da Donostiako Kursaal Aretoan. Alzheimerra, neurologia eta gerontologia arloko hiru erakundek antolatu dute ekimena, eta gaixotasuna pairatzen dutenen bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunari berari aurre egiteko konpromisoa partekatuko dute topaketetan.

Horrez gain abiadura handiko trenek abiadura bizkorra mantentzeko Mondragon Unibertsitateko ingeniariek lantzen ari diren irtenbideaz ere arituko dira. Abiadura handiko trenak oso bizkorrak dira, 350 km ordura iristea lortzen dute. Tren horiek ordea, ez dute abiadura hori uneoro mantentzen. Arazoa, trena argi-indarrez elikatzen duen katenarian dago. Konbobide bat topatzeko lanean ari dira Mondragon Unibertsitateko ingeniariak.

Endeavour transbordadoreaz ere ariko dira aste honetako saioa. Endeavour espazioko transbordadorea Los Angeleseko museo batera eraman dute aste honetan. Lanean ziharduen azken transbordadorea zen. Espazioko hainbat hegalditan gako izatetik, transbordadoreak museoetako harribitxi izatera pasa dira.

'Teknopolis' larunbatean 15:00etan dago ikusgai; igandean 08:50ean berriz ETB-2n.