Itxi

albistea

Kirol emanaldiak

Lagun Aro GBC-Fuenlabrada, igandean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.E.

EITB

Irujo eta Julen Retegiren arteko lau t'erdiko partida izango da ikusgai 'ETB Kantxa'n.

  • Lagun Aro Gizpuzkoa Basket (Irudia: EFE)

Igandean, 12:15ean, Lagun Aro GBC eta Fuenlabradaren arteko Endesa Ligako saskibaloi partida izango da ikusgai ETB-1en eta eitb.com-en, Donostiatik zuzenean. Asier Arangurenek egingo du kontakizuna Josean Aldalur aditua lagun duela. Juan de la Vegak protagonisten hitzak bilduko ditu emanaldian zehar.

16:00etan, berriz, herri kirolen tartean, goizean Elizondon jokatutako Euskadiko Aizkolari Txapelketako kanporaketaren berri emango dute Koldo Aldalurrek eta Jose Etxebestek.

Ondoren, 17:00etan hasita (ETB-1 eta eitb.com), 'ETB Kantxa'n lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako bigarren kanporaketa eskainiko da Eibartik, Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegiren artean. Partida nagusiaren aurretik Titin III-Ladis Galartza / Gonzalez-Larrinaga binakako partida jokatuko da eta, ondoren, berriz, bigarren mailako txapelketari dagokion Apezetxea-Rico IV neurketa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.

Saskibaloi partida eta pilota partida zuzenean ikusi ahal izango dira eitb.com-eko kirolak atalean.

20:50ean 'Gaur Egun Kirolak' tartea zabalduko dute ETB-1en. Futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek, Athletic-Getafe eta Atlético de Madrid-Osasuna partidei arreta berezia eskainiz.