Itxi

albistea

'Kantuan'

10 abeslarik jarraituko dute lehian, 'Kantuan' saioan

A.R.

Erredakzioa

Larunbatean, Euskal Herriko kantaririk onena aukeratzeko lehiaketaren bigarren saioan, 12 lehiakide aritu dira kantuan, baina 10 pasatu dira hurrengo saiora.

  • 'Kantuan', bigarren saioa. Argazkia: EITB

ETB-1eko 'Kantuan' saioan 12 lehiakide izan ziren lehian joan den larunbatean, baina 10 ikusiko ditugu hurrengo saioan. Kantaririk onena aurkitzeko lehiaketa honetako lehenengo saioan 25 lagunek parte hartu ondoren, 12 lagun izan ziren bigarren saioan.

Larunbateko saioan, hiru lehiakide kanporatu zituzten, baina, aurreko saioan kanporatu zuten lehiakide bat berreskuratzeko eskakizuna egin zutenez, hurrengo atalean 10 kantari izango ditugu lehian.

Idoia Bediaga, Estibalitz Etxeberria, Leire Gotxi, Xabier Zurbano, Leire Elustondo, Iraide Irigoien, Leire Tejada, Jon Urbieta eta Rakel Vicente lehiakideak pasatu dira hurrengo fasera. Horiekin, 9 lehiakide ditugu, guztira, eta epaimahaikideek ez dute oraindik jakitera eman zein lehiakide berreskuratu nahi duten. Hurrengo saioan jakingo dugu hori, eta 10 lehiakide izango dira guztira.

Banaka, binaka edota taldeka abestu beharko dituzte genero ezberdinetako kantuak, eta Iñigo Arbaizak, Joseina Etxeberriak eta Joli Pascualenak osatutako epaimahaiak izango du, berriz ere, azken hitza.

Hurrengo larunbatean ikusiko dugu nork jarraituko duen aurrera; azaroaren 3an izango da hirugarren saioa, 22:00ak aldera hasita.