albistea
Aurrerapena
Malenen testamentuak zur eta lur utziko du bakarren bat 'Goenkale'n
Germanen eta Jonen arteko adiskidetasuna indartzen hasiko da. Sabinok, ordea, ezingo du Asunen presioa jasan, eta horrek eragina izango du Garbiñerekin duen harremanean.
-
Argazkia: EITB
Malenen testamentuaren irakurketa izango da 'Goenkale' telesailaren gaurko ataleko elementurik garrantzitsuena. Baina harremanak izango dira, beste behin ere, nagusi.
Germanen eta Jonen arteko adiskidetasuna indartzen hasiko da, eta, horren ondorioz, Germanek bat egingo du Arraldeko biztanle berriaren proiektuarekin. Baina gauzak, agian, aldatu egingo lirateke, Germanek jakingo balu Jonek aspalditik ezagutzen duela Ines.
Beste familia bat bisita batek jarriko du hankaz gora. AEBtik Dorothy iritsiko da, Julianen andregaia, baina denek ez diote harrera ona egingo.
Asunek, berriz, Sabinori presioa egiten jarraituko du Garbiñerekin gehiago elkartu ez dadin. Sabinok aurre egin nahi izango dio, baina, hala ere, presio horrek eragina izango du beregan.
Azkenik, Malenen abokatuak senideei deituko die testamentua irakurtzeko. Zur eta lur geldituko da zenbait, bertan jartzen duena entzutean.