albistea
Aurrerapena
Lukasek Malen suizidatu zela norbaiti aitortuko dio, 'Goenkale'n
Bestalde, ustekabeko norabidea hartuko du baserrietako lapurretei buruzko ikerketak.
-
Lukas. Argazkia: EITB
Has gaitezen hasieratik. Aliziari lapurreta egin nahiko dio norbaitek, pistola batez mehatxatuta. Jon tartean sartuko da, eta ondorioak larriak izango dira. Lapurretari buruzko ikerketak Kandidori bere lehen galdeketa gauzatzeko aukera emango dio. Emazteari eraso dion pertsonarekin aurrez aurre jarriko da, eta, inork espero ez bazuen ere, ekintza horrek baserrietako lapurretekin lotura duela ohartuko da.
Mireia Lukasekin partekatzen duen etxea uztekotan da oroitzapenak oso mingarriak zaizkiolako eta, gainera, aitarekin, Julianekin, daukan harremana jasangaitza egiten ari zaiolako, eta liskarrak etengabeak direlako.
Bestalde, Lukasek barne-gatazka izango du. Malenen hutsunea nabari du, baina, halaber, Ikerne maite du, eta ezin du hori ekidin. Edonola ere, kontzientzia ez du lasai, eta Kevini aitortuko dio lasai bizitzen uzten ez dion sekretu larria: Malen suizidatu egin zela