albistea
Gauerdian
Oilar pisuko Munduko txapelketa bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
Leo Santa Cruz eta Eric Morel izango dira nor baino nor gehiago.
-
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB
Oilar pisuko Munduko txapelketa bikaina dakarkigu aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Leo Santa Cruz eta Eric Morel ikusiko ditugu aurrez aurre. Santa Cruz mexikarra boxeolari gaztea da; 21 borrokaldi egin ditu eta ez du bat bera ere galdu. Eric Morel, ostera, eskarmentu handiko mutila da. 46 garaipen lortu ditu eta hiru neurketa galdu. Hainbat aldiz izan da munduko txapeldun.
Bigarren borrokaldian, Lucas Mathysse eta Humberto Soto arituko dira. Matthysse argentinarra gaur egungo jotzailerik gogorrenetarikoa da; egindako 30 borrokaldietatik 28 k.o.-z irabazi ditu. Guztira, 10 aldiz izan da munduko txapeldun.
Beste neurketetan, Chris Pearson amerikarra eta Robert Woge alemaniarra ezagutuko ditugu, eta, azkenik, aste honetan hil den Carmen Basilio boxeolari historikoa gogoratu dugu, Sugar Robinsonen aurka egindako norgehiagoka eskainiz.
'Boxeo Izarrak' saioa ostiral gauerdian emango da ETB-1en eta larunbat gauean ETBKn. Pedro Mari Goikoetxeak ohi denez Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.