albistea
21:50etan
Ezusteko handiak iragarriko dituzte larunbatean 'Kantuan' saioan
Zazpi kantari izango dira lehian, eta epaimahaiak astero ekartzen duen gutunazalak ezusteko bat baino gehiago izango du lehiakideentzat.
'Kantuan' saioko finala gero eta hurbilago dago eta, larunbat honetako saioan (gaueko 21:50ean), orain arteko ezustekorik handiena iragarriko da. Epaimahaiak astero ekartzen duen gutunazalak ustekabeko bat baino gehiago izango du lehiakideentzat.
Zazpi lehiakide egongo dira lehian: Estibalitz Etxeberria Pasai San Pedrotarra, Ermuako Leire Elustondo, Idoia Bediaga abadiñotarra, Xabier Zurbano gasteiztarra, Lizarrako Rakel Vicente, Leire Gotxi bermeotarra eta Basauriko Leire Tejada.
Larunbat honetako galan, lehiaketa ekuadorera iritsiko da. Epaimahaiak argi utziko du behin eta berriro, jada ez dutela onartuko hutsegiterik, kantarien maila altua delako, eta guztiari punta aterako diotela. Beraz, jakinda finala lau kantarien artean izango dela, saioaren bukaeran erabakiko du epaimahaiak zenbat kantari geratuko diren lehiatik kanpo.
Hauek dira lehiakideek kantatuko dituzten kantuak:
-Estibalitz Etxeberria, "Holding out for a hero" (Bonnie Tyler)
-Rakel Vicente, "Volverte a ver" (Juanes)
-Leire Elustondo, "Valerie" (Amy Winehouse)
-Idoia Bediaga "Primaderako liliak" (Benito Lertxundi)
-Leire Tejada "Better man" (Robbie Williams)
-Xabier Zurbano, "Urek dakar zeruek" (Gatibu)
-Leire Gotxi, "Sin miedo a nada" (Alex Ubago)