albistea
Aurrerapena
Ustekabeko bisita jasoko du Lukasek, gaur 'Goenkale'n
Bizitza eta bihotza irauliko dizkio bisita horrek. Gainera, Mireia kartzelara joango da Ernestorengana, eta Malenek bere buruaz beste egin izanaren errua hari egotziko dio.
-
Lukas. Argazkia: EITB
Ustekabeko agerpenak izango dira astelehenean 'Goenkale'n. Garbiñeren senarra ez dago hilik eta, gainera, Lukasek bihotza hankaz gora jarriko dion bisita izango du.
Hasteko, senarra bizirik duela jakiteak zur eta lur utziko du Garbiñe, eta Luperekin hustuko du barrua. Gainera, Begoñari aurre egingo dio.
Bestalde, Asuni eta Sabinori lapurreta egingo diete baserrian. Bitxiak eta dirua desagertu zaizkie. Sabinok Ertzain-etxera joatea erabakiko du, eta Kandidorekin beste liskar bat izango du.
Gainera, Mireia kartzelara joango da Ernestorengana, eta Malenek bere buruaz beste egin izanaren errua hari egotziko dio. Ernestok alabaren heriotzaren erantzule bakarra Lukas Madariaga dela esango dio. Hitz horiek mendeku-gosea piztuko diote Mireiari.
Lukasek, ordea, izango du bestelako ezustekorik. Ustekabeko bisita izango du, eta bizitza eta bihotza irauliko dizkio horrek.