albistea
Kirol emanaldiak
Caja Laboral-Olympiacos partida, zuzenean ETB-1en eta eitb.comen
A.H.
EITB
20:30ean izango da norgehiagoka. Ondoren, Euskal Telebistak Naiarako pilota jaialdia eskainiko du.
Gaur iluntzean, Caja Laboralek Olympiacos talde grekoaren kontra jokatuko du Buesa Arena pabiloian. Olympiacos Europako egungo txapelduna da eta aurkari gogorra. Talde gasteiztarrak Euroligako Top 16 faserako borrokan jarraitu nahi izan ezkero, gogor jokatu beharko du eta garaipena lortu. Norgehiagoka arratsaldeko 20:30ean jokatuko da eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Jokin Etxebarriak egingo dute kontakizuna.
Ondoren, Euskal Telebistako kamerek Errioxako Naiarako pilotalekuarekin bat egingo dute, bertan ospatuko den pilota jaialdiaren berri emateko. Lehenengo partidak Olaizola-Otxandorena eta Saralegi-Beroiz bikoteak jarriko ditu aurrez aurre, eta jardunaldiko partida nagusia Rico IV eta Untoria pilotariek jokatuko dute. Bigarren mailako lau t'erdiko partida izango da. Euskal Telebistak 22:15etik aurrera eskainiko du pilota jaialdia eta Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute partiden gaineko kontakizuna.
Bi emanaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira eitb.com-en.