albistea
23:00etan
Uso pasea, igandeko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Ehiza denboraldia hasi berri dela eta, Etxalarreko usategien ehiza modu tradizionala gertutik ezagutuko dute.
Urriaren 12a. Euskadiko ehiztari guztiak egun hori noiz etorriko zain egoten dira, orduan hasten baita ehiza denboraldia. Europa iparraldetik etorritako milioika hegazti hemendik igarotzen dira, toki epelagoetarako bidean.
'Harian' taldeko kideek ehiza mota ezberdinak ezagutuko dituzte, horien artean, Etxalarko usategiena da tradizionaletako bat. XIV. mendetik datorren sistema bat da, eta ez du inolako armarik erabiltzen ehizatzeko, sare batzuk baino ez. Horrez gain, taldeak eskopetarekin ehizan egiten duten ehiztariekin ere egon dira.
'Harian' igande honetan emitituko da 23:00etatik aurrera ETB-1en, Oihane Mateosek gidatuta.