Itxi

albistea

Igandean

Olaizola II-Irujo finalerdia, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

ETBKk Arbizun jokatuko den Euskadiko Aizkolari Txapelketa eskainiko du zuzenean.

  • Olaizola II eta Irujo. Argazkia: EITB

Zuzeneko hiru kirol emanaldi osatuko ditu Euskal Telebistak igandean. 12:15ean ekingo diote, Endesa Ligako Gescrap Bizkaia-Fiatc Joventut saskibaloi partidarekin. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira berriemaile ETB-1en eta eitb.com-en.

12:30ean, ETBKn, Arbizun jokatuko den Euskadiko Aizkolari Txapelketaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Koldo Aldalurrek eta Jose Etxebestek. Emankizun hau berriro ikusteko aukera izango da arratsaldeko lauretan ETB-1en.

17:00etan pilota zaleen tartea zabalduko dute, 'ETB Kantxa'. Bilbon jokatuko den lau t'erdiko bigarren finalerdia, Olaizola II-Irujo, zuzenean jarraitzeko aukera izango dute ETB-1en eta eitb.com-en. Aurrez, Gonzalez-Merino II / Urrutikoetxea-Albisu binakako neurketa izango da ikusgai. Esatari lanetan, ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira.

Azkenik, 19:30etik aurrera 'Gol Festa' saioa gidatuko du Mikel Olazabalek. Bertan, asteburuko futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du kirol erredaktoreek lagunduta, euskal taldeen jardunari arreta berezia eskainiz.