albistea
Goizeko hitzordua
Haurren eskubideak hizpide, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Javier Urra, adingabeen defendatzaile ohi eta Madrilgo Auzitegi Nagusiko Adingabeen Fiskaltzako psikologoak,Mapa sentimental liburua aurkeztuko du.
-
Javier Urra. Argazkia: EITB
Astearte honetan, adingabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela eta, Begoña Zubietak Javier Urra elkarrizketatuko du, adingabeen defendatzaile ohi eta Madrilgo Auzitegi Nagusiko Adingabeen Fiskaltzako psikologoa. Solas tartean, gonbidatuak Mapa sentimental liburua aurkeztuko du eta horrez gain, egun-eguneko gaiak aztertuko ditu, hala nola, guraso eta seme-alaben arteko harremana. Horrez gain, haurren eskubideak urratu izan diren zenbait kasu aipatuko ditu.
'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.