albistea
Oihana Jauregik aurkeztuta
Nanoteknologia hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, EHUko ikerketaren gaurko egoeraz eta biharko asmoez arituko dira Fernando Plazaola fisikariarekin.
-
Oihana Jauregi. Argazkia: EITB
Nanoteknologiari buruzko eztabaida-saioa izan zen ostegunean CIC nanoGUNEn, Donostian. Nanoteknologiaren arriskuak eta aukerak, araudia, etorkizuneko erronkak, ikerketa-lerro berriak eta abar izan zituzten hizpide nanoGUNEko egoitzan bildutako 60 pertsonak. Tartean adituak ere bazeuden, eta horietako batzuk 'Teknopolis'en izango dira aste honetan.
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatea hauteskunde-giroan murgilduta dago. Hautagaitza bakarra dago, eta Fernando Plazaola fisikaria agertzen da zerrendan Ikerkuntza eErrektore-orde kargurako. Unibertsitateko ikerketaren gaurko egoeraz eta biharko asmoez hitz egin du 'Teknopolis'ek berarekin.
Kxo, euskaraz ikasteko Smartphonerako Elhuyar Fundazioak sortu duen aplikazio berriaren izena da. Horixe erakutsiko du Alaitz Ochoa de Eribek aste honetako Vlog-ean.
'Teknopolis' astelehen honetan emitituko da 23:15etik aurrera ETB-1en, eta astezkenean ETB-2n 00:30ean.