albistea
23:00ean
Txarribodan, aste honetako 'Harian'
A.H.
EITB
Txarriboda baten nondik norakoak eta ondorengo jai herrikoia gertutik ezagutuko dute, Bizkaiko Ajandiz herrian.
Aste honetako 'Harian' saioan Txarriboda baten lekuko izango da, eta horretarako Bizkaiko Ajandiz herrira joango dira. Bertan, txerria hil eta garbitu ondoren, jai herrikoi handia egiten duten San Martin eguna ospatzeko. 'Harian'ek txerriaren hilketaren nondik norakoak ezagutuko ditu eta denbora luzez hainbat lekutan jarraitu izan den ohitura honen lekuko izango da.
Txerria hiltzeko unea aipatzean, txerriaren garrasiak etortzen zaizkigu burura denoi. Gaur egun, modernitatea txarribodetara ere heldu da eta pistola batekin hiltzen dituzte ez sufriarazteko.
'Harian' igandean emango da 23:00etan ETB-1en.