Itxi

albistea

14:20etan

'Robin Food' berriro pisatuko da gaur eguerdian

A.R.

Erredakzioa

Dieta hasi zuenean 267 kilo pisatzen zituen, eta harrezkeroztik, 37 kilo galdu ditu. Gaur zenbat kilo galdu dituen ikusiko dugu.

  • Robin Food. Argazkia: EITB

Eguerdi honetan, David de Jorge berriro pisatuko da 'Robin Food' saioaren ‘Bigote de gamba’ atalean, eta zuzenean erakutsiko du ekainaren 15ean hasi zuen dietaren bilakaera.

Dieta hasi zuenean 267 kilo zituen David de Jorgek, eta lehenengo aldiz pisatu zenean, 240 kilo zituen. Bigarren pisaketan, 9 kilo galdu zituen eta 231 kilo pisatzen zituen. Azken aldiz pisatu zenean 230 kilo zituen, hau da, kilo bat soilik galdu zuen. Gaur ikusiko dugu ea ordutik hona pisua galtzea lortu duen.

Hondarribiako sukaldaria hamabost egunetik behin ari da pisatzen, eta bere helburua astetik astera pisua galtzea da.

David de Jorgek dieta hasi zuenean 20 kilo baino gehiago galdu zituen, baina dirudienez, pisatzen ari den azken aldi hauetan kiloak galtzea gehiago kostatzen ari zaio.

Pisua galtzea lortuko ote du, edo horrenbeste gisaturen artean ezin izango dio tentazioari eutsi? Orain arte kilo asko galdu ditu eta gaur horri eusten dion ikusiko dugu.

‘Robin Food’ 14:20etatik aurrera ikusi ahal izango duzue ETB-2n eta saioaren atal guztiak ikusgai daude EITB Nahieranen.