albistea
Emanaldia
Liet Europako herrien kantu txapelketa, ETB-1en, larunbatean
A.A.
EITB
Joan den larunbatean Xixonen jokatu zen lehiaketan Enkore taldea aritu zen Euskal Herria ordezkatuz.
Joan den larunbatean Xixonen jokatu zen Liet International 2012, Europako hizkuntza gutxituen kantu txapelketa, eskainiko du ETB-1ek larunbat honetan, gaueko hamarretan. Euskal Herria ordezkatuz, Enkore taldeak hartu zuen parte bertan.
Liet kantu lehiaketaren bederatzigarren edizio honetan hamar talde aritu dira Enkore bizkaitarrekin batera: Brian O hEadhra (Eskozia), Ivan Belosludtsev&4Cheber PIos (Udmurtio-Errusia), Lleuwen (Bretainia), The Voodoolectric (Behe Sajonia-Germania), Inger Karoline Gaup (Sápmi-Noruega), Yidau (Frisia-Herbereak), Dopu Cena (Korsika), Claudia Crabuzza eta Claudio Gabriel Sanna (Friulia-Italia), Jonokognos (Friulia-Italia) eta Asturiana Mining Company (Asturies).
Ainhoa Urretabizkaia eta Ibon Fernandez Gazteako esatariek gidatuko dute emanaldia ETBrako.