Itxi

101 Gaztelu

ETB-1erako realitya

'101 Gaztelu' saioan parte hartzeko lehen casting-a, gaur Bilbon

ETBko reality berrian parte hartzeko casting-ak gaur eta 29an izango dira, Bilboko eta Donostiako EITBren egoitzetan.

0:31

Euskal Telebistak lehiakide bila dabil '101 Gaztelu' saio berrian parte hartzeko. Horrexegatik gaur, maiatzak 24, casting handia antolatu da Bilboko EiTBren egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak, 2), goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.

Datorren astean, bigarren casting bat egingo dute Donostian; asteazkenean,  maiatzak 29an, Miramongo EiTBren egoitzan (Miramon pasealekua, 172), goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.

Casting-ean parte hartzeko nahikoa da bi hitzordu hauetako batera azaltzea, eta ez da inon izenik eman behar. Lehiakide abenturazaleak eta euskaldunak bilatzen ditu saioak, ezezagunaren kontra egiteko prest dauden lehiakideak.

Julian Iantzik aurkeztuta, Euskal Herrian barrena murgiltzeko aukera izango dute lehiakideak, gazteluen lurraldean barna, borrokaldi eta konkista historiko garrantzitsuak izan ziren tokien bila. Bertan, euren borrokaldi propioak bizi behar izango dituzte, mota guztietako proba eta dueluei aurre eginez, 'Conquis'en estilora.  Saioa 'Basetxea' eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' programa arrakastatsuen arduradunen esku egongo da, hain zuzen ere.