101 Gaztelu
ETB-1erako realitya
'101 Gaztelu' saioan parte hartzeko castinga, gaur Donostian
ETBko reality berrian parte hartzeko bigarren castinga gaur izango da, Donostiako EITBren egoitzan.
Euskal Telebistak lehiakide bila dabil '101 Gaztelu' saio berrian parte hartzeko. Horrexegatik casting handia antolatu da gaurko Donostiako EiTBren egoitzan (Miramon pasealekua, 172), goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.
Castingean parte hartzeko nahikoa da hitzordu honetan azaltzea, eta ez da inon izenik eman behar. Lehiakide abenturazaleak eta euskaldunak bilatzen ditu saioak, ezezagunaren kontra egiteko prest dauden lehiakideak.
Julian Iantzik aurkeztuta, Euskal Herrian barrena murgiltzeko aukera izango dute lehiakideak, gazteluen lurraldean barna, borrokaldi eta konkista historiko garrantzitsuak izan ziren tokien bila. Bertan, euren borrokaldi propioak bizi behar izango dituzte, mota guztietako proba eta dueluei aurre eginez, 'Conquis'en estilora. Saioa 'Basetxea' eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' programa arrakastatsuen arduradunen esku egongo da, hain zuzen ere.