Itxi

101 Gaztelu

Bigarren atala

Gaztelugatxera iritsiko da '101 Gaztelu' saioa gaur gauean

Laguntzaile eta joko berriak izango dira, eta, gainera, lehen Asanbladak arriskuan jarriko ditu lehiakideetako batzuk. Igandean, 21:45ean, ETB1en.

0:32

Gaur gauean, '101 Gaztelu' saioko bigarren atalean, Zaldunak eta Bilauak, Butroe atzean utzita, Bizkaiko kostaldeko dorretxerik altuenera joango dira. Han, Andoni Agirregomezkorta aktore eta aurkezle ospetsua bere zain egongo da. Denak batera, proba jokatuko den gaztelura abiatuko dira. Jokoa Euskal Herriko txokorik ederrenetariko batean izango da: Gaztelugatxeko Donienen, hain zuzen ere.

Eta Bizkaiko kostaldean izango direnez, itsasoa izango da protagonista lehian. Joko luze eta gogorra izango da, parte hartzaileek uretako hainbat proba gainditu beharko dituzte gazteluko armarria eta, bide batez, lasaitasuna lortzeko. Norgehiagoka benetan garrantzitsua izango da, galduz gero, taldea arriskuan egongo baita lehenengo aldiz.

Gaur, 21:45ean, ETB1en izango dugu ikusgai '101 Gaztelu' abenturazko telerrealitate saioa.