101 Gaztelu
Unerik onenak
Jonas da zaldun berria
Hondarribitarra da, 26 urte ditu, eta eskalatzaile amorratua da. Taldekideek harrera ona egin diote.
Jonas du izena Zaldunek daukaten taldekide berriak. Hondarribitarra da, 26 urte ditu, eta arotza eta lorezaina da. Eskalada da bere pasioa. Mendia ere maite du eta surfean hasia da.
Zaldunek ongi hartu dute lehiakide berria. Fisikoki indartsua dirudi, eta izakera atsegina. Espirituei eta mamuei beldurra die, eta nahiko kristaua eta mistikoa dela aitortu du. Nola moldatuko ote da Imanol parapsikologoarekin?