Itxi

101 Gaztelu

Unerik onenak

Miguelizek Zaldunen eskura jarri du bere jakinduria

'Txerriaren proba' egiten hirugarren aldia du 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohiak

21:51

Miguelizek Zaldunen eskura jarri du abentura saioetan daukan esperientzia. 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohia izan da '101 Gaztelu' saioko hirugarren ataleko laguntzailea, eta Mikel Goñiren taldearekin bat egin du, eurak iritsi baitira lehenengo eguneko lehen geralekura.

Donostiarrak hirugarren aldia du 'Txerriaren proba' egiten, bai 'Conquis', bai 'Conquistour' saioetan egin behar izan baitzuen, eta aholkuak eman dizkie taldekideei.

Probaren hasieran, Manuk hankasartze handia egin du. Denbora-tarte zabala galdu du ataka bat zabaltzeko giltza bila, eta, bitartean, Mikel Goñik eta haren taldekideek aurre hartu diote. Txerriari hozkaka aritu dira, eta askoz ere puska pisutsuagoak lortu dituzte Zaldunek Bilauek baino. Beraz, probako garaile izan da Zaldunen taldea.

Lehia gogorra izan da, eta kolpeak eta ostikadak ugariak izan dira. Horrek, jakina, bi taldeen arteko lehia areagotu du. Gainera, agerian gelditu da, berriz ere, Maritxalarrek eta Miguelizek ez dutela harreman ona.

Bilauak haserretu egin dira kapitainarekin, baina, azkenean, barkatu egin diote.