101 Gaztelu
Gaurko aurrerapena
Kapitainak trukatuko dituzte gaur, '101 gaztelu' saioan
Hondarribia izango da 9. saioko agertoki nagusia. Gainera, Joxe Mari Olasagasti aizkolaria izango da laguntzaile ezaguna. Gaur gauean, 21:45ean, ETB1en.
Kapitainak trukatuko dituzte, gaur gauean, '101 Gaztelu' saioan. Bederatzigarren atalean, Mikel Goñi Bilauen taldera pasatuko da, eta Manu Maritxalar, berriz, Zaldunetara. Gaur, 21:45ean, ETB1en, gainera, Joxe Mari Olasagasti ere ikusi ahal izango dugu.
Eguna euritsu esnatuko da bi taldeentzat, eta espero ez zuten berria jaso dute eguneko arrastoarekin pistarekin: kapitain aldaketa izango dute. Manu Maritxalar Zaldunen taldera joango da eta Mikel Goñi berriz, Bilauenera. Gorabeherarik ez da faltako, igandeko saioan.
Hondarribia izango da agertoki nagusia. Gipuzkoako herri horretan zain izango du Joxe Mari Olasagasti aizkolaria bertara iritsiko den lehen taldeak, eta Piraten Gaztelura joko dute. Han izango da eguneko proba nagusia, eta itsasoa izango da protagonista.
Aste honetako jokoan ere tentsioa izango da nagusi, eta, bat-batean hartutako erabaki batek talde bat kolokan utziko du.
Ez galdu gaur, 21:45ean, '101 Gaztelu' saioa, ETB1en.