Itxi

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aitaren etxea

22:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

Jose Ramon arrisku bizian egongo da gaur 'Aitaren Etxea'n

A.A.

EiTB

Mendian galdu zuen pasaportea guardia zibil baten eskuetara iritsi da eta gain-gainean ditu.

0:16

Jose Ramon Celaya arrisku larrian egongo da gaurko 'Aitaren Etxea' telesaileko atalean. Mendian galdu zuen pasaportea guardia zibil baten eskuetara iritsi da, eta sardina zaharrek badakite herri inguruan ibili dela.

Neskato batek aurkitu zuen Jose Ramon Celayaren pasaportea, perretxiko bila ibili zen egun batean. Ondoren, lagun bati eman zion, trukean; kasualitatez, guardia zibil baten alabari. Azkenean, Guardia Zibilaren eskuetan erori da, eta Luis Egaña, Echeguiko alkate frankista, Jose Ramon herrian dagoen jakitun da. Beraz, zuzenean joan da hotelera, Jose Ramon entregatu dezaten eskatzera.

Hori horrela, Jose Ramonek hoteletik irten beharra dauka, eta familiari agur esaten hasiko da. Pilarrek sufrituko du gehien egoera horretan. Gerra Zibilaren garaian, ihes egin aurretik, bere senargaia zen Jose Ramon, eta bakarrik utzi zuen alde egin zuenean. Orain, ez daki Jose Ramonekin maiteminduta dagoen edo Juanen alboan jarraitu nahi duen, eta horrek guztiak senarrarekin duen harremanari ere eragingo dio. Zeloek eraginda, salatu egingo ote du azkenean Juanek Jose Ramon?

Asteazkenero bezala, 22:30ean izango da ikusgai 'Aitaren Etxea', eitb.eus-en eta ETB1en.