Itxi

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Telesaila

'Aitaren Etxea' Grezian estreinatuko da ekainean

A.A. | EiTB

Greziako telebista publikoak euskaraz emango du Pausoka etxearen telesaila, grekoz azpidatzita.

  • Loreto Mauleon (Irene) eta Ander Azurmendi (Martin)

    Loreto Mauleon (Irene) eta Ander Azurmendi (Martin)

'Aitaren Etxea' telesaila Grezian estreinatuko da hurrengo astelehenean, ekainaren 6an. ERT telebista publikoak euskaraz emango du ETBk eta Pausokak ekoitzitako telesaila, grezieraz azpidatzita.

1950eko hamarkadan girotutako telesaila da 'Aitaren Etxea'. Frankismo garai betean, Gerra Zibilak utzitako zauriak oraindik itxi ez direnean, Martin Celaya eta Irene Egaña gazteak elkarrekin maiteminduko dira, baina laster ohartuko dira maitasun harremanak ez direla errazak.

Telesaila Jabi Elortegik ("Zorion Perfektua", "Go!azen", "Goenkale") zuzendu zuen, eta dekoratu naturaletan grabatu zen oso-osorik. Musika, aldiz, Fernando Velazquezek ("Lo imposible", "El Orfanato", "Ocho apellidos Vascos"...) konposatu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak jo zuen.

Aktore nagusiak Loreto Mauleon eta Ander Azurmendi dira, eta izen handiko beste aktore batzuk izan zituzten ondoan: Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Olatz Beobide, Josean Bengoetxea, Patxi Santamaria, Felix Arkarazo eta abar.

'Aitaren Etxea' EiTB Nahieran atarian dago ikusgai.

n dago ikusgai.

n dago ikusgai.