Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Mari Luz Esteban antropologoa izango da, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EiTB

Berak kaleratutako 'Andrezaharraren manifestua' liburua, feminismoa, euskara eta zahartzaroa izango dituzte hizpide gonbidatuarekin.

0:20
Mari Luz Esteban

Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako "Arte[faktua]" saioan. Basauriko Marienea Emakumeen Etxean elkartuko dira, Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratutako Andrezaharraren manifestua liburuaz hitz egiteko. Manifestuaz gain, poesiarekin osatu du Estebanek lana. Kezka pertsonal batetik abiatuta, bere ustean andre zaharren errealitatearen inguruan dagoen gogoeta politiko baten falta bete nahi izan du bere azken "Arte[faktua]"n.

Birginia Pozo gonbidatuko du Mari Luzek elkarrizketara. Marieneko kide dira biak, baita Basauriko Euskara Batzordekoak ere. Horrela, feminismoaz, euskarak Basaurin duen egoeraz eta zahartzaroaz arituko dira solasean, besteak beste.

Arte egilea tartean, Patxi Larrion idazle iruindarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.  

Bestalde, Manex Leon irakurleak Harkaitz Cano eta Iñigo Holgadoren Museo bilduma eleberri grafikoa gomendatuko du.

Horretaz gain, estreinakoz, Arte zaleak atalean, Joseba Elorza Iruñean izango da bertakoen irakurketa ohitura nahiz zaletasunak ezagutzeko asmotan. 

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.