Arte[faktua]
12:55ean
Asel Luzarraga hartuko dute "Arte[faktua]" saioan gaur
EiTB
Kepa Luzarraga, Arantza Etxeberria, Juanra Makuso eta Olatz Salvador ere arituko dira Yolanda Mendiolaren saioan.
-
Bahiketa, Asel Luzarragaren azken liburua. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Asel Luzarraga idazle bizkaitarra izango dute gonbidatu nagusi gaurko "Arte[faktua]" saioan. Bahiketa, Txalaparta argitaletxearen eskutik kaleratutako bere azken liburuaz arituko dira Luzarraga eta Yolanda Mendiola. Euskal Herritik ihesean Buenos Airesera joan eta bertan elkar ezagututako Edu marxista eta Matxin anarkista dira eleberriko protagonistak. Mundakako Portuondo auzoan elkartuko dira berarekin.
Gainera, Kepa Luzarraga mundakarra ere izango dute solaskide aste honetako programan. Bi libururen egilea eta teknologiako irakaslea da bera eta, besteak beste, Aselekin izaten dituen literaturaren inguruko solasaldiez edota honen liburuaz duen iritziaz hitz egingo dute berarekin.
Aste honetan, irakurlearen tartean, Arantza Etxeberria elgoibartarrak, Dendaostekoak liburuaren gomendioa eskainiko digu. Bestalde, Arte egileak izeneko atalean, Juanra Makuso zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Horretaz gain, Olatz Salvador booktuberrak, Amets Arzallusen Miñan liburuaz hitz egingo du.
Literaturaren munduari buruzko saioa larunbatetan ikusgai 12:55ak aldera ETB1n eta eitb.eus-en.