Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazlea, gaur, "Arte[faktua]"n

EITB Media

Gonbidatuak 'Zeruak eta infernuak' bere azken lana aurkeztuko du Yolanda Mendiolak gidatutako saioan.

  • Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazlea

    Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazlea

Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle zarauztarra izango da gaurko gonbidatua 'Arte[faktua]'n. Zeruak eta infernuak (Elkar) da bere azken lana, 45 piezaz osaturiko bilduma literarioa eta gizakiak imajinatu izan dituen paradisuak eta haien ifrentzuak ardatz dituena. Zarauzko Vista Alegre parkeko torreoian elkartuko da idazlea Yolanda Mendiolarekin.

Manu Arregi editorea ere batuko da, saioaren erdialdean, beste bien arteko solasaldira. Txiliku-ren lagun eta konplize izateaz gain, lankide ere izan dira, elkarrekin edizio lanetan aritutakoak baitira. Manuk bere lagunaren liburuaz duen iritzia emango du, besteak beste.

Saioko atalei dagokienez, Manex Leoné irakurle iruindarrak Arranotxu: Euskal gerlari mitikoa liburuaren gomendioa eskainiko du.

Bestalde, Xatiro rap musikariaren apalategia ezagutu eta bere kantuetako batez gozatu ahal izango dugu.

Amaitzeko, Mutrikuko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan: Zein liburu irakurri duzu udan?

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.