Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Ana Malagon izango dute gonbidatu, aste honetan, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Elkar argitaletxearekin kaleratu duen 'Ez dakit zertaz ari zaren' azken lanaz mintzatuko da Yolanda Mendiolarekin ETB1eko saioan.

  • Ana Malagon idazle donostiarra "Arte [faktua]" saioan

    Ana Malagon idazle donostiarra "Arte [faktua]" saioan. EITB Media

Ana Malagon idazle donostiarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetan "Arte[faktua]"n. Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) da bere azken lana, hamabost narrazioz osatutakoa. Familia eta harremanak dira ipuinetako oinarrizko gaiak. Donostiako Joseba Elosegi behatokian izango da saioa idazlearekin. 

Saioko atalei dagokienez, Iosu Villanueva irakurle zumarragarrak Karlos Linazasororen Lurra bere erro gorrira liburuaren gomendioa eskainiko du. 

Bestalde, Izaskun Gracia Quintana arte egilea zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: "Idazteak autolaguntzarako balio al du?".

Eta amaitzeko, Minas BHIko Nahia Diez Lopezen Urtebete itsasargian liburuaren inguruko booktubeaz gozatu ahal izango dugu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.