Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura bidalitako haurrei buruz, gaur, "Arte[faktua]"n

EITB Media

Adriano de Mata idazleak haur euskaldunen erbesteratzea gai nagusi duen 'Sanrokeetarako, etxean' nobela aurkeztuko du.

  • Adriano de Mata idazlea "Arte [faktua]" saioan

    Adriano de Mata idazlea "Arte [faktua]" saioan. EITB Media

Adriano de Mata idazle bizkaitarra izango da gaur "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Sanrokeetarako, etxean da bere estreinako literatur lana, Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duena. Bertan, 37an Gerra Zibiletik ihesi Erresuma Batura alde egindako ia lau mila haurrek bizi izandakoa nobelatu du. Getxoko gurutzaontzien terminalean elkartuko dira Adriano de Mata eta Yolanda Mendiola aurkezlea.

Edorta Jimenez idazlea batuko da beste bien arteko solasaldira, honen laguntza ezinbestekoa izan baita Adrianoren idazketa prozesuan. Eleberriaz duen iritzia emango du Jimenezek, besteak beste.

Ondoren, Aitor Fernandez de Martikorena Lauaxeta euskaltegiko irakasleak Amin Maaloufen Las cruzadas vistas por los árabes liburuaren gomendioa egingo du.

Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-sail bat eskainiko dute Letren bidaiak atalean. Irati Jimenezen eskutik, zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: nola, zergatik eta noraino izan dira baztertuak emakume idazleak literaturaren historian zehar?

Eta amaitzeko, Barakaldoko Minas BHI ikastetxeko Isioma Chiedu Aniezekin, John Anduezaren Magali ez dago bakarrik liburuaren booktubea izango da ikusgai.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.