Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Juan Kruz Igerabiderekin solasaldia, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Plazaratu berri duen 'Doneaneko alaba' izeneko eleberriaz mintzatuko da gonbidatua. Bestalde, 'Emakume ahaztuak' erreportaje-sortan Afganistango emakume idazleengan jarriko dute arreta.

  • Juan Kruz Igerabide saioaren une batean. EITB MEDIA

    Juan Kruz Igerabide saioaren une batean. EITB MEDIA

Juan Kruz Igerabide idazle gipuzkoarra izango da gaur eguerdian "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Igerabidek Doneaneko alaba izeneko eleberria plazaratu du Alberdania argitaletxearekin.

Alkizako Ur Mara Museoan elkartuko dira Juan Kruz Igerabide eta Yolanda Mendiola. Baita bertako sortzaile, euskal eskulturagile eta artista den Koldobika Jauregirekin ere. Jauregi eta Igerabideren arteko adiskidetasuna eta konplizitatea nabari geratu dira biak hala biak elkarrekin lan artistiko ugari jorratu dituztelako.  

Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-saileko beste txatal bat eskainiko dute, Letren bidaiak atalean, Afganistango emakume idazleengana hurbilduko dira Josune Muñozen eskutik, eta besteak beste, Fawzia Koofi jazarritako aktibistaren autobiografia ezagutaraziko dute: emakume hauek ahaztuak ez izateko konpromezuaren eredu.

Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.